Vittoria Guazzini | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vittoria Guazzini |
Jaiotza | Pontedera, 2000ko abenduaren 26a (23 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
UAE Development Team (en) | 2019-2021 |
FDJ-Suez (en) | 2022- |
Parte-hartzailea
| |
Vittoria Guazzini (Pontedera, Italia, 2000ko abenduaren 26a) italiar txirrindularia da, pista, errepidean eta madison modalitateetan lehiatzen den kirolaria.[1]
Udako bi Olinpiar Jokotan parte hartu zuen.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen madison proban eta urrezko domina lortu zuen Chiara Consonnirekin batera.[2][3][4][5] eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion, ostera, seigarren postua lortu zuen taldekako jazarpen proban.[1][6]
Urrezko domina bat irabazi zuen 2022ko Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, eta bederatzi domina Pistako Txirrindularitzako Europako Txapelketan, 2019tik 2024ra.[7]
Errepidean, bi domina lortu zituen 2022ko Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, eta bost domina Errepideko Txirrindularitzako Europako Txapelketan, 2020. eta 2023. urteen artean.[8]